XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honelako mirarien bitartez euskaldunentzat kristautasunak duen ukaezinezko garrantzia ondo azpimarraturik uzten digu Barbierek 44 Hala ere, bada ezpada, erlijioa eta superstizioen arteko diferentzia garbi uzten saiatzen da erretorearen berbekin, Jaunari eskatutakoa beti bat-batean lor daitekeela inork pentsa ez dezan: (108. or.). eta horixe bera eskertzen dio Jean Etxeparek 45 (317. or.)..

Esanak esan, eta liburuaren balio etnografikoa ukaezina baldin bada ere, ez gatoz bat Lafittekin euskal ohituren monografia soila dela esatean. Deskribapenok batzuetan luze eta zabalak badira ere, nobelak badu beste hari bat ere. Ez deritzogu gerraren kontaketa bidebatezko eta azalekoa denik. Ohituren lekukotasuna hor utzi gura badu ere kontaketa aski bizi eta atsegina idaztea lortu duela ezin uka.

Hizkuntza eta estiloa

Ezin esan Barbieren hizkuntza jasoa denik; ez, hala ere, trakets eta axolagabea denik ere. Barbierek erdi bideko zerbaiten bila jo duela dirudi, eta, batez ere, apropos ari dela erdibide horren bila. Batetik hizkuntza zaindu eta landu nahi izan du nolabait, eta bestetik, berriz, liburua euskaldun guztien irakurgai izan dadin hizkera herrikoia (edo herritarrengandik gertukoa) erabili nahi izan du.

Gogo hori autoreak berak bukaerako NOTA BENE (aurrerantzean N.B.) edo oharrean azaltzen digu. Kezka hori agertzea bera ere hizkuntza landuaren froga izan liteke.